BIBALABIRJEN 2018

Hemen dator aurtengo festa alternatiboetako egitaraua.

31. urtez jarraian, herriko gazteek antolatutako egitaraua.

Baino eman dezaiogun errepaso txiki bat historiari:

1986 eta 1987 urteetan, Bulebarrean txozna eta eszenatoki txiki bat montatu zituzten Ziklox Garaialde musika taldeko kideek eta lagunek. Taldearentzako xoxa batzuk atera eta instrumentuak etab. erosteko. Taldea ordea, 1987 urtean desegin zen. Baino hazia ereinda zegoen ordurako. Herrian bazegoen musika eta ekintza desberdinak burutzeko gogoa eta indarra. Gaztetxea okupatu zen urte bukaeran, 1987ko abenduan.

Honela, gaztetxeak hartu zuen Bulebarreko festekin jarraitzeko ardura, egitarau ofizialak ez bait zituen gazteen nahiak eta beharrak asetzen. Hutsune hau betetzeko asmoz, 1988 urtean, “Festa Alternatiboetan? Bibalabirjen” lelopean egun oraindik herriko gazteek antolatzen dituzten festen lehen edizioa etorri zen. Soilik 1992. urtean ez dira Bulebarrean ospatu. Izan ere urte horretan Bulebarra obretan zegoen eta lehengo eskola txikietako patioan antolatu ziren festak.

Eta txapa honen ondotik aurtengo egitaraua:

Uztailak 11, asteazkena 17:00 XANTOX futbol txapelketako finalak. 19:00 SAGARDO DASTAKETA trikitilariekin 19:30 Elkartasun argazkia 20:30 ZAHAGIARDOA 00:00 Erromeria GABENARA 05:30 GAUPArgazkie.

Uztailak 12, osteguna 18:00 DESAFIOA 20:30 ZAHAGIARDOA 23:00 Kontzertuk AKABU + HERRIKO TALDEAK + DJ BALDA

Uztailak 13, ostirala. MOZORRO EGUNA 12:30 Bertso-poteoa 14:30 BAZKARIE Ondoren bakarlaria eta poteoa jokukin. 20:30 Zahagiardoa 23:00 REGGAuE: KULTO KULTIBO + DABU SELEKTAH & LAGUNAK 05:00 ELEKTROPAPO elektrotxaranga. 06:00 AFTERBIRJEN gaztetxean.

Uztailak 14, larunbata 20:30 Zahagiardoa 23:00 Kontzertuak ANTZARRAK PERRATZEN + KOLTXOI + OZTOPO.

Uztailak 15, igandea 16:00 Mus txapelketa 20:30 Zahagiardoa 22:30 Herriko bertsolariak.

Txoznan bokadillok egongo dira, ostirala eta larunabatean izan ezik.

Ez da jarrera faxista, arrazista, homofobo edota sexistarik onartuko.

 

 

Advertisements

Posted on 2018-06-18, in bibalabirjen!!, Festa alternatiboak, ixtoria, Kontzertuak. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: