Blogaren artxiboa

Patxaranga txaranga.

Gurean askotan izan ditugu Patxaranga txarangakoak, jotzen, entsaiatzen, asanbladetan, ekintzetan parte-hartzen,…
Bihar Apirilak 7, gurean izango dirala berriro gazte eguneko giroa berotzen.

Tolosaldeko Atarian elkarrizketatu dituzte:

Deskargatzera joan

Herriko musikari gazteek sortutako txaranga pixkanaka bere doinua zabaltzen ari da.

Ernamuina aspalditik datorkio Alegiako Patxaranga txarangari. Loatzo musika eskolan ikasi zuten, eta ikasketa prozesuan taldea sortzeko sasoia iristerakoan, Alegian ikasten ari ziren instrumentu motengatik egokiena txaranga bat sortzea zela ikusi zuten. Gerora, eskola barruko taldea izan zenak Patxaranga izena hartu du.

15 eta 19 urte bitarteko hamaika musikari daude egun Patxarangan: Izarraitz Larreta, Ainhoa Ontsalo, Larraitz Balerdi, Uxue Balerdi, Nora Alustiza, Lander Karrera, Asier Diaz de Gereñu, Beñat Larrañaga, Eñaut Zabala, Leire Roman eta Xumai Aizpuru. Bederatzi kide alegiarrak dira eta beste biak tolosarrak.

Loatzo musika eskolatik atera zirenean, ikusi zuten unea bazela txarangari segida eman eta izena jartzekoa. «Hainbat izen pentsatu ziren, baina azkenean Patxaranga jartzea erabaki genuen», esan du Aizpuruk. «Bagenekien izen horrekin txaranga gehiago daudela, baina guk ulertua genuen patxaran edariarekin lotura zuela, eta gure aldetik patxaran egotetik, lasai egotetik, eratorria da».

Lehenengo emanaldiak herrian izan ziren, Gaztetxeko Gazte Egunean eta herriko jaietan. Gero zabaltzen joan dira beste herri batzuetara. «Aukera izan dugu azken bi Kilometroetan jotzeko. Gehienbat Gipuzkoan aritu gara: Zizurkilen, Anoetan,…», esan du Zabalak. Loatzoko irakasleen bitartez lortu izan dituzte zenbait emanaldi, eta Iparraldean ere izan dira txarangarekin. «Esperientzia politak izaten dira. Leku berriak ezagutzeko aukera ere ematen digute», esan du Aizpuruk.

«EZ DA LANA»

Giroa jartzen duenaren aldetik festa bizitzea ez dute karga moduan hartzen. «Ez dugu lan bezala hartzen, gozamen bezala hartzen dugu», esan du Aizpuruk. «Egia da baduzula zure gain ardura hori, eta eman behar duzula maila bat, eta zure burua estutzen duzula. Baina guretzat ondo pasatzen dugun unea da, eta niri bereziki poza ematen dit jendeak gure musikarekin gozatzen duenean». Zabalak gaineratu duenez, beraiek ere giroan sartzen dira: «Ez da lan bat, ez gara hortaz bizi, eta guk ere ondo pasatzen dugu jotzen dugun bitartean. Gure atsedenak ditugu eta festan ere murgiltzen gara».

Larunbatean Alegiako Gaztetxean ariko dira giroa jartzen, Gazte Egunean. «Herrian jotzea beti da berezia», esan du Zabalak. «Azkenean beste modu batera bizitzen duzu jendea ezagutzen duzunean». Gaztetxearekin harremana izatea berezkoa ikusten du Aizpuruk: «Ondoen pasatzen duguna izaten da; askotan lagunak egoten dira inguruan, guri animatzen… Hori bai, presio pixka bat ere sentitzen duzu, agian kanpoan baino gehiago».

Emanaldia egiteko deituz gero, normalean baiezkoa ematen dute, baina ez dira ate joka ibiltzen horiek lortzeko. Hurrengo saioa Alegian egitekoa den Herria Kantuan ekitaldian izango da. Herriko festetan ere ziur aski joko dutela, eta espero dute beste herriren bateko festetan ere aritzea.

Entseguak egiteko hilean pare bat aldiz elkartzen dira. Izan ere, ikasturte honetan batzuk unibertsitatean hasi dira eta horrek ere elkartzea zailtzen die. Behin emanaldi bat hitzartuta dutenean, saiatzen dira bi edo hiru aste lehenago entsegu gehiago egiten saioa prestatzeko. «Nahiko errepertorio zabala» dutela diote. «Normalean eskaeraren arabera izaten da. Inauterietakoak, Gabonetakoak ere… Gehienak kalejirak dira, arin-arinak ere bai, eta gero rock kanta batzuk ere jotzen ditugu txarangaren formatura egokituz».

Alegian tradizioa izan da musika taldeena, rock musikaren ingurukoa, baina aurretik txarangaren bat izan denik ez dute uste. Aurrera begira taldeak egingo duen bideari buruz ez dute asko hitz egin, baina ikusten dute gero eta zaharrago egin, zailagoa izan daitekeela taldea elkartzeko konpromisoari eustea. «Orain gogoa badago behintzat, eta ahal den neurrian jarraituko dugu txarangarekin», diote.

 

Tolosaldeko Ataria-tik, CC-BY-SA lizentziari esker.

…2003ko festatan bibalabirjen!!…

Egiari zor, ez ginen gogoratzen, baino gaur Xantosetako partiduak ikustera gindoazela, 2003an German-en paretan egindako mural baten harrastoak ikusi ditugu. Pareta garbitu dute mural berri bat egiteko, eta nahiz eta duela 8 urte edo, Zarauzko Azken Portuko lagunekin, Sahararan aldeko murala pintatu zegoenaren gainetik, azpian zegoenaren harrastoak azaldu dira, bai….

2003KO FESTETAN BIBALABIRJEN!! irakurri daiteke,  bale bat, arrain globoa, …

Honela, gure artxiboetan arakatzen aritu gara eta 2003ko festa alternatiboetako egitaraua aurkitu dugu. 2003ko uztailaren 16a zen, asteazkena. Umeen eguna antolatu genuen gaztetxeko (guraso) asanbladak:  Mural pintaketa, Pello Añorga ipuin kontalaria, Altxorraren bilaketa, eta jolasak eta merienda gaztetxeko jardiñean.

 

 

 

 

 

Orduko pirata ttiki horietako batzuk orain asanbladako kide dira. Orduan ereindako haziak bere fruituak ematen dirau. Sustraiak sendoak ditu gaztetxeak.

Ez alferrik aurten 30 urte beteko ditu.

30 urte zutik, bizirik eta bibalabirjen!!!

Uztailaren 11tik 15era… #bibalabirjen!

Alegiko gaztetxea eta Sutarri dantza taldeak elkarlanean honako egitaraua prestatu dugu:

1064754_484079035008404_2076462140_oOsteune, Uztailak 11

18:00 Xantosen omenezko txapelketako finala
19:00 Sagardo probaketa
Ondoren zagiardoa
Gauen Leire ta Amaia trikitilarik

Ostirala, Uztailak 12

Iluntzen zagiardoa zubin
Gauen DJ-ak:
-Triki & Deepresion
-Alexander Loop & Xugua
-Illarras & Rodri
-Beba & Panda
-Fari

Lanbata, Uztailak 13

Atsalden baltsa karrera
Iluntzen zagiardoa zubin
23:00 Kontzertuk:
-Sermond’s
-Can´t Explain

Igandea, Uztailak 14

Bazkalaurretik bertso poteoa gitarrakin
15:00 Herri bazkarie
Ondoren txerrikume harrapaketa ta jolasak
Ttek elektrotxaranga
Iluntzen zagiardoa
Gauen kontzertuk:
-Skasti

Astelehena, Uztailak 15

19:00 Antzerkie
-Tik Tak Taldea
*Maitetasuna antzezlana
*Bazein behin lur izeneko planeta bat
-Amildegi taldea
*Paz no está entre nosotr@s
Iluntzen zagiardoa
Gauen herriko bertsolarik