URTARRILAK 4

MEUTE ROYAL (Hannover-etik)

Alemaniatik daztoz Meute Royal-eko kideak, beraien ska-punk doinuekin. Europan zehar egiten ari diren “Ganas de offbeat – Tiempos de Ska-Punk” bira geldialdia izango du Alegian.

STARLUS  (Tolosaldea)

Talde gazte honen punk, oi, … bertsioekin disfrutatzeko aukera paregabea.

 

2019ko urtarrilaren 4ean. 22:30tatik aurrera. Sarrera 5€

31. urteurrena abian da

Lengo astean kontzertuekin eman genion 31. urteurrenari hasera. Aste hau ere polita dator. Apuntatu zuen agendetan.

  • Asteazkena 21, iluntzeko 7tan HITZALDIA.
    • IZARKOM zer den ezagutzeko aukera paregabea.
  • Ostirala 23, ZERBEZA FERIE.
    • Iluntzetik hasita, hainbat artisau garagardo dastagai, zuzeneko DJekin.
  • Larunbata 24, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKA.
    • Iluntzeko 7tan “El viaje de Nisha” filma, eta ondoren tuperafarie (bakoitzek berea).

 

BIBALABIRJEN 2018

Hemen dator aurtengo festa alternatiboetako egitaraua.

31. urtez jarraian, herriko gazteek antolatutako egitaraua.

Baino eman dezaiogun errepaso txiki bat historiari:

1986 eta 1987 urteetan, Bulebarrean txozna eta eszenatoki txiki bat montatu zituzten Ziklox Garaialde musika taldeko kideek eta lagunek. Taldearentzako xoxa batzuk atera eta instrumentuak etab. erosteko. Taldea ordea, 1987 urtean desegin zen. Baino hazia ereinda zegoen ordurako. Herrian bazegoen musika eta ekintza desberdinak burutzeko gogoa eta indarra. Gaztetxea okupatu zen urte bukaeran, 1987ko abenduan.

Honela, gaztetxeak hartu zuen Bulebarreko festekin jarraitzeko ardura, egitarau ofizialak ez bait zituen gazteen nahiak eta beharrak asetzen. Hutsune hau betetzeko asmoz, 1988 urtean, “Festa Alternatiboetan? Bibalabirjen” lelopean egun oraindik herriko gazteek antolatzen dituzten festen lehen edizioa etorri zen. Soilik 1992. urtean ez dira Bulebarrean ospatu. Izan ere urte horretan Bulebarra obretan zegoen eta lehengo eskola txikietako patioan antolatu ziren festak.

Eta txapa honen ondotik aurtengo egitaraua:

Uztailak 11, asteazkena 17:00 XANTOX futbol txapelketako finalak. 19:00 SAGARDO DASTAKETA trikitilariekin 19:30 Elkartasun argazkia 20:30 ZAHAGIARDOA 00:00 Erromeria GABENARA 05:30 GAUPArgazkie.

Uztailak 12, osteguna 18:00 DESAFIOA 20:30 ZAHAGIARDOA 23:00 Kontzertuk AKABU + HERRIKO TALDEAK + DJ BALDA

Uztailak 13, ostirala. MOZORRO EGUNA 12:30 Bertso-poteoa 14:30 BAZKARIE Ondoren bakarlaria eta poteoa jokukin. 20:30 Zahagiardoa 23:00 REGGAuE: KULTO KULTIBO + DABU SELEKTAH & LAGUNAK 05:00 ELEKTROPAPO elektrotxaranga. 06:00 AFTERBIRJEN gaztetxean.

Uztailak 14, larunbata 20:30 Zahagiardoa 23:00 Kontzertuak ANTZARRAK PERRATZEN + KOLTXOI + OZTOPO.

Uztailak 15, igandea 16:00 Mus txapelketa 20:30 Zahagiardoa 22:30 Herriko bertsolariak.

Txoznan bokadillok egongo dira, ostirala eta larunabatean izan ezik.

Ez da jarrera faxista, arrazista, homofobo edota sexistarik onartuko.

 

 

Patxaranga txaranga.

Gurean askotan izan ditugu Patxaranga txarangakoak, jotzen, entsaiatzen, asanbladetan, ekintzetan parte-hartzen,…
Bihar Apirilak 7, gurean izango dirala berriro gazte eguneko giroa berotzen.

Tolosaldeko Atarian elkarrizketatu dituzte:

Deskargatzera joan

Herriko musikari gazteek sortutako txaranga pixkanaka bere doinua zabaltzen ari da.

Ernamuina aspalditik datorkio Alegiako Patxaranga txarangari. Loatzo musika eskolan ikasi zuten, eta ikasketa prozesuan taldea sortzeko sasoia iristerakoan, Alegian ikasten ari ziren instrumentu motengatik egokiena txaranga bat sortzea zela ikusi zuten. Gerora, eskola barruko taldea izan zenak Patxaranga izena hartu du.

15 eta 19 urte bitarteko hamaika musikari daude egun Patxarangan: Izarraitz Larreta, Ainhoa Ontsalo, Larraitz Balerdi, Uxue Balerdi, Nora Alustiza, Lander Karrera, Asier Diaz de Gereñu, Beñat Larrañaga, Eñaut Zabala, Leire Roman eta Xumai Aizpuru. Bederatzi kide alegiarrak dira eta beste biak tolosarrak.

Loatzo musika eskolatik atera zirenean, ikusi zuten unea bazela txarangari segida eman eta izena jartzekoa. «Hainbat izen pentsatu ziren, baina azkenean Patxaranga jartzea erabaki genuen», esan du Aizpuruk. «Bagenekien izen horrekin txaranga gehiago daudela, baina guk ulertua genuen patxaran edariarekin lotura zuela, eta gure aldetik patxaran egotetik, lasai egotetik, eratorria da».

Lehenengo emanaldiak herrian izan ziren, Gaztetxeko Gazte Egunean eta herriko jaietan. Gero zabaltzen joan dira beste herri batzuetara. «Aukera izan dugu azken bi Kilometroetan jotzeko. Gehienbat Gipuzkoan aritu gara: Zizurkilen, Anoetan,…», esan du Zabalak. Loatzoko irakasleen bitartez lortu izan dituzte zenbait emanaldi, eta Iparraldean ere izan dira txarangarekin. «Esperientzia politak izaten dira. Leku berriak ezagutzeko aukera ere ematen digute», esan du Aizpuruk.

«EZ DA LANA»

Giroa jartzen duenaren aldetik festa bizitzea ez dute karga moduan hartzen. «Ez dugu lan bezala hartzen, gozamen bezala hartzen dugu», esan du Aizpuruk. «Egia da baduzula zure gain ardura hori, eta eman behar duzula maila bat, eta zure burua estutzen duzula. Baina guretzat ondo pasatzen dugun unea da, eta niri bereziki poza ematen dit jendeak gure musikarekin gozatzen duenean». Zabalak gaineratu duenez, beraiek ere giroan sartzen dira: «Ez da lan bat, ez gara hortaz bizi, eta guk ere ondo pasatzen dugu jotzen dugun bitartean. Gure atsedenak ditugu eta festan ere murgiltzen gara».

Larunbatean Alegiako Gaztetxean ariko dira giroa jartzen, Gazte Egunean. «Herrian jotzea beti da berezia», esan du Zabalak. «Azkenean beste modu batera bizitzen duzu jendea ezagutzen duzunean». Gaztetxearekin harremana izatea berezkoa ikusten du Aizpuruk: «Ondoen pasatzen duguna izaten da; askotan lagunak egoten dira inguruan, guri animatzen… Hori bai, presio pixka bat ere sentitzen duzu, agian kanpoan baino gehiago».

Emanaldia egiteko deituz gero, normalean baiezkoa ematen dute, baina ez dira ate joka ibiltzen horiek lortzeko. Hurrengo saioa Alegian egitekoa den Herria Kantuan ekitaldian izango da. Herriko festetan ere ziur aski joko dutela, eta espero dute beste herriren bateko festetan ere aritzea.

Entseguak egiteko hilean pare bat aldiz elkartzen dira. Izan ere, ikasturte honetan batzuk unibertsitatean hasi dira eta horrek ere elkartzea zailtzen die. Behin emanaldi bat hitzartuta dutenean, saiatzen dira bi edo hiru aste lehenago entsegu gehiago egiten saioa prestatzeko. «Nahiko errepertorio zabala» dutela diote. «Normalean eskaeraren arabera izaten da. Inauterietakoak, Gabonetakoak ere… Gehienak kalejirak dira, arin-arinak ere bai, eta gero rock kanta batzuk ere jotzen ditugu txarangaren formatura egokituz».

Alegian tradizioa izan da musika taldeena, rock musikaren ingurukoa, baina aurretik txarangaren bat izan denik ez dute uste. Aurrera begira taldeak egingo duen bideari buruz ez dute asko hitz egin, baina ikusten dute gero eta zaharrago egin, zailagoa izan daitekeela taldea elkartzeko konpromisoari eustea. «Orain gogoa badago behintzat, eta ahal den neurrian jarraituko dugu txarangarekin», diote.

 

Tolosaldeko Ataria-tik, CC-BY-SA lizentziari esker.

Hitzetik Hortzera, Alegiko saioa.

Hitzetik Hortzera saio hontan, besteak beste, Alegiko gaztetxean burututako bertsosaioaren irudiak auriktuko dituzue. Gozatu!
http://www.eitb.tv/eu/embed/hitzetik-hortzera–2018/6007/141855/capitulo-23/

Bertso saioa

 

BERTSO-SAIOA

Urteurrenaren ekitaldien barruan, azken txanpan sartu gara jada eta amaiera emateko ekintzetako bat  bertso-saio eder hau izango dugu: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Jon Maia eta Sustrai Colina  bertsolariek eskeiniko digutena, gai jartzaile lanetan Iker Iriarte ariko da.

 

Otsailak 23, ostirala. Gaueko 22:30ean.

Sarrerak: Urtarrilaren 29an jarriko dira salgai.

  • Alegiko gaztetxean (18:00-20:00) 5€tan  50 sarrera jarriko dira.
  • Alegiko Iskiña eta Hilario Berri tabernetan 8€tan.
  • Egunean bertan, gaztetxean, zutikako 50 sarrera jarriko dira 8€tan.

 

 

30. urteurrena, egitarau osoa

EGITARAUA


Azaroak 3, ostirala. Alegi amb Catalunya.

19:00 Elizpe Zinean Hitzaldia.

  • Jordi Pujol Lizana: Sant Sadurni d´Anoia-ko CUPeko zinegotzia.
  • Juanra Kop: Musikari eta aktibista kataluniarra.

21:00 Zagiardoa arkupetan.

22:30 Kontzertua. (7€)

  • Katez

  • KOP


Azaroak 10, ostirala.

20:00 Antzerkia. (3€)

  • Zurrunka Teatro-ren eskutik. “Ac Num. Un ciprés en un desierto”

Azaroak 16, osteguna.

19:00 Hitzaldia.

  • Jakue Pascual. Movimiento de resistencia. Años ochenta en Euskal Herria.

Azaroak 23, osteguna.

19:00 Hitzaldia.

  • Ezagutu GOIENER, energi berriztagarrien kooperatiba.

Azaroak 24, ostirala. Zerbeza ferie.

19:00 Artisau garagardoak dastaketa hasiera.

20:30-22:00 Afaria zerbitzatuko da. Kodilloa, patata purea eta gaztañerrek.

DJ Zigor DZ egongo da musika pintxatzen.


Abenduak 1, ostirala.

22:30 Kontzertua. (10€)

Salmenta puntuak: Alegiko Iskiña taberna eta www.nonservium.net helbidean.

  • The Guilty Brigade

  • Non Servium


Abenduak 14, osteguna. Pintxo-pote berezia.

18:30 Erakusketa. Kartel zaharrak, argazkiak, pintxoak, etab.


Abenduak 15, ostirala.

19:00. Ikus-entzunekoa.

Tandem bizikletan Estatu Batuak zeharkatuz.

Iñaki Pagola eta Garbiñe Izagirre.


Abenduak 16, larunbata. Egun guztiko festa.

14:30 Babarrun jatea.

18:00 PaTxarangarekin kalejira

22:30 Kontzertua. (8€)

  • Nomadak

  • EtsaiakEroak


Abenduak 20, asteazkena.

19:00 Hitzaldia. Gazteak kalean plataformaren eskutik


Abenduak 27, asteazkena. Umeen eguna.

16:30 Ipuin kontalaria. (2€)

  • Kontukantoi. “Amonaren belarriak entzundako kontu txiki eta haundiak”.
  • Jarrain taloak egin eta merienda.

Abenduak 29, ostirala.

22:30 Kontzertua. (9€)

  • Polygorn

  • Willis Drummond


Kartel orokorraren artelana Detritus lagunarena da. Milesker berriz Alegiko gaztetxearentzako marrazteagatik, artixta!

Ez da jarrera sexista, homofobo edota faxistarik onartuko.

Matxitoak trenbidera!


 

…BIBALABIRJEN 2017

#30urte zutik, bizirik eta… BIBALABIRJEN 2017

 

ASTEAZKENA 13
17:30 Santoxen Omenezko Txapelketa Finala
18:55

19:00

“Oskar eta Manu etxera!” elkartasun argazkia.

Sagardo Dastaketa

Ondoren Zagiardoa
0:00 Trikitilarik
    Gabenara
     
     
OSTEGUNA 14
16:30 Ping-Pong eta partxis txapelketak Gaztetxen (Izen ematea: 16:00)
20:30 Zagiardoa
23:00 Kontzertuk
    Zaparra
    Odolaren Mintzoa
     
     
OSTIRALA 15
12:30 Bertso poteoa
14:30 Herri bazkaria
18:00 Herriko Gazteen Txaranga
  Jokuk
20:30 Zagiardoa
23:00 Djak Bulebarrean, 08.00tan AFTERBIRJEN gaztetxean.
     
LARUNBATA 16 (Txupito gaua)
18:00 Pelota Partiduk frontoian
20:30 Zagiardoa
0:00 Kontzertuak
    TPR
    Desira
    Guri 5
     
IGANDEA 17
16:30 Mus Txapelketa (Izen ematea: 16:00)
17:00 Haur jolasak
19:00 Lorratzak
20:30 Zagiardoa
22:15 Herriko Bertsolarik
     
Asteazkenen, ostegunen eta iganden bokatak egingo ditugu, herri bazkarin aukera beganoa egongo da (abixatu aurretik) eta Zarauzko EARRA artisau garagardoa kañerotik izango dugula.

Bibalabirjen!!!

 


…2003ko festatan bibalabirjen!!…

Egiari zor, ez ginen gogoratzen, baino gaur Xantosetako partiduak ikustera gindoazela, 2003an German-en paretan egindako mural baten harrastoak ikusi ditugu. Pareta garbitu dute mural berri bat egiteko, eta nahiz eta duela 8 urte edo, Zarauzko Azken Portuko lagunekin, Sahararan aldeko murala pintatu zegoenaren gainetik, azpian zegoenaren harrastoak azaldu dira, bai….

2003KO FESTETAN BIBALABIRJEN!! irakurri daiteke,  bale bat, arrain globoa, …

Honela, gure artxiboetan arakatzen aritu gara eta 2003ko festa alternatiboetako egitaraua aurkitu dugu. 2003ko uztailaren 16a zen, asteazkena. Umeen eguna antolatu genuen gaztetxeko (guraso) asanbladak:  Mural pintaketa, Pello Añorga ipuin kontalaria, Altxorraren bilaketa, eta jolasak eta merienda gaztetxeko jardiñean.

 

 

 

 

 

Orduko pirata ttiki horietako batzuk orain asanbladako kide dira. Orduan ereindako haziak bere fruituak ematen dirau. Sustraiak sendoak ditu gaztetxeak.

Ez alferrik aurten 30 urte beteko ditu.

30 urte zutik, bizirik eta bibalabirjen!!!

KORRIKA 2017

Apirilaren 8an, goizeko 5ak ingiru sartuko da Korrika Alegian. Aurten ere gaztetxeak testigua eramango du. Orendaingo errotan hartuko degu, han nahi zaituztegu!
(Tontokaletik 2.4 km daude, zuek neurtu indarrak 😉 )
Zutik, korrika eta bibalabirjen!!!